Murua

Hasiera / Zerbitzuak / Politikak eta Gobernantza

Politikak eta gobernantza

Politika publikoak diseinatzeko eta abian jartzeko dinamiken gaineko aholkularitza eta antolakuntza eskaintzen ditugu, bereziki jarduera fisikoa, kirola eta osasuna sustatzen dituzten arloetan.

Administrazioekin, talde politikoekin, herritarrekin eta gizarte eragileekin partaidetza tailerrak eta prozesuak antolatzen ditugu, politika publikoko agenda definitzeko.

Eragile indibidualak zein kolektiboak eta horiek politika publiko zehatzekiko dituzten helburuak zein interesak identifikatu eta kategorizatzen ditugu. Erlazioak irudikatzeko soziogramak egiten ditugu.

Lankidetzarako dinamikak, departamentu arteko lan mahaiak eta partaidetza prozesuak sortzen ditugu, politika publikoak martxan jarri eta kudeatzeko.

Transbertsalitatean, erakunde, gizarte eragile zein eragile ekonomikoen arteko lankidetzan eta herritarren partaidetzan oinarritutako tokiko gobernantzako sistema berriak diseinatu eta ezartzeko aholkularitza ematen ditugu.

Proiektu erlazionatuak

Bizkaiko arrauna sustatzeko foroa

Abiapuntua Bizkaiko Foru Aldundiak estrategikotzat dauka arraunaren banku finkoko modalitate tradizionala. Hori dela eta, Kirol Zerbitzua kirol horren garapena bultzatzen...

Leer más