Murua

Elorrioko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Plan Estrategikoa 2020

Abiapuntua
Elorrioko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko 2012ko Plan Estrategikoaren prestaketan lan egin eta zortzi urtera, udalerriak plana berrikustea eta etorkizunerako lan ildo berriak ezartzea erabaki zuen.

Helburutzat ezarri zen aurreko planaren betetze maila ebaluatzea eta estrategia berriak azken urteetan udalerrian bertan nahiz orokorrean kirol ekosisteman izandako aldaketetara egokitzea.

Azterketa eta ondorioak
2012ko Planaren azterketa herritarrak ardatz gisa hartuta egituratu genuen. 2020an mantendu egin zen irizpide hori, eta biztanle taldeka banatu zen. Ondoren, egiturak eta espazioak aztertu genituen.

  • Kirol aukerak eta praktika mailak biztanle talde desberdinetan.
  • Egiturak, erakundeak eta kirol eragileak.
  • Espazioak eta instalazioak.
  • 2012ko Plan Estrategikoaren betetze maila.

Diagnostikoari esker irudi argia lortu genuen kirolaren egoerari buruz, biztanle talde desberdinen aukerei eta praktika mailei buruz eta kirol ekosistemak azken bederatzi urteetan izandako aldaketari buruz.

Estrategiak eta proiektuak

Estrategiak eta proiektuak diseinatzeko, abian jarri genuen partaidetza prozesu bat kirol nahiz gizarte eragileekin eta herritarrekin, eta bertan beren balorazioak eta proposamenak aurkeztu ahal izan zituzten. Ideia horiek hainbat lan materialetan sistematizatu ziren.

Udalerriko hainbat pertsonarekin lantalde bat osatu genuen. Adostasun politikoa bilatu zen lantalde hori osatzeko.

Zortzi lan saio egin genituen klubekin eta lantaldearekin. Horietako batzuk online egin genituen, osasun murrizketen ondorioz, eta beste batzuk, aldiz, aurrez aurrekoak izan ziren.

Proposamen guztiekin 24 proiektu diseinatu ziren 4 helburu estrategikoren eta 4 esku hartze ardatzen arabera egituratutako estrategia matrizearen barruan.

Emaitzak
Prozesua amaituta, Elorrioko Udalak hurrengo urteetarako proiektuen agenda bat dauka. Proiektu horiek 2012ko Planean diseinatutako kirol ekosistemaren funtsezko oinarriak finkatuko dituzte, eta proiektu berriak lantzen hasiko dira, etorkizunari begira.