Murua

Tenerifeko Kirolaren Plan Estrategikoa

Abiapuntua
2019an, Tenerifeko Kabildoak indarrean zuen Kirolaren Plan Estrategikoa berrikustea erabaki zuen, eta jarduera ildo berriak proposatu zituen, bi ideia nagusi hauetatik abiatuta: Tenerife Uharte Aktiboa eta kirola garapen eta kohesio sozialerako faktore gisa.

Azterketa eta ondorioak
Azterketa on bat egiteko datu onak behar dira, eta Tenerifeko Kabildoak datu mordoa eta ongi egituratutako informazioa ditu. 2019. urtean egina zuen kirol ohiturei buruzko inkesta bat, adin eta udalerrika banatua, eta horrek aukera eman zigun kirol espazio, instalazio eta ekipamenduen sarearen egokitasuna aztertzeko.

Kabildoak garatzen dituen programen informazioaren eta datuen zati handi bat geolokalizatu ahal izan genuen, eta, horri esker, argi ikusi ahal izan genuen uharteko lurralde osoan banaketa orekatua zegoela, bai espazioena, bai jarduerena.

Aurreko Plan Estrategikoan ezarritako programen betetze mailari buruzko azterketa ere egin zen.

Estrategiak eta proiektuak
Tenerifeko Plan Estrategiko berriak lan ildo berriak ditu, uharteko lurralde estrategiarekin bat datozenak. Hala, hauek dira ardatz estrategikoak:

  1. ardatza: Tenerife Aktiboa
  2. ardatza: Jasangarritasuna
  3. ardatza: Kirola eta turismoa
  4. ardatza: Garapen ekonomikoa
  5. ardatza: Berrikuntza eta teknologia
  6. ardatza: Kudeaketa eta gobernantza

Emaitzak
Tenerifeko Kirolaren Plan Estrategiko berriak datozen urteetarako kirol arloko lan ardatz nagusiak ezartzen ditu. Kabildoa lantzen ari den uharte proiektura egokitzen da, eta funtsezko esparrua eskaintzen du etorkizuneko bi garapen garrantzitsutarako: Uharte Aktiboaren eredua eta kirolerako espazioen plangintza uhartean.