Murua

Logroñoko kirol instalazio, ekipamendu eta espazio sarearen azterketa

Abiapuntua
Oro har, Logroñoko instalazio eta espazio sarea egoera onean dago, baina duela urte asko eraiki zituzten, eta, horrenbestez, garai hartako kirol behar eta eskaerei erantzuten diete.

Biztanleria aldatu egin da, eta kirol praktika biztanle talde desberdinetara zabaldu da; hortaz, herritarren eskaerak gero eta heterogeneoagoak dira.

Bestalde, Logroño ere zabaldu da, hirian zona berriak eraiki dituztelako, eta horietan ere behar dira hiriko gainerako eremuetan daudenen moduko zerbitzuak, espazio publikoak eta azpiegiturak.

Beharrezkoa zen kirol instalazio eta ekipamenduen hornidura hiri orekaren ikuspegitik aztertzea eta ikustea egungo sarea egokia zen hiriko eremu guztietan edo zona batzuetan ekipamendu berriak jarri behar ziren.

Azterketa eta ondorioak
Logroñoko kirol instalazioak zenbait tipologiatakoak dira, lortu nahi den helburuaren arabera, eta herritar guztiei kirola egiteko erraztasunak ematea dute helburu eta eskala desberdinetara egokituta daude. Horregatik, tipologia horietan oinarritu zen azterketa, eta esperotako inpaktuaren eta titulartasunaren arabera ebaluatu ziren: nagusiak, estaliak, espezifikoak, kanpokoak, komunitatea, unibertsitatea.

Azterketaren irizpide garrantzitsutzat hartu zen zenbat biztanlek zituzten instalazio horiek oinez joateko moduko distantziara. Horren eragina ikusteko, isokronoen mapak egin genituen, eta horiei esker ikusi genuen hiriko zenbait eremutan udalaren kirol zerbitzu nagusietako batzuk ez zeudela distantzia egokira. Horrek, gainera, aparkatzeko erraztasunak zituzten kirol instalazioetako saturazio arazo batzuk ulertzeko aukera eman zigun.

Hainbat eskalatan egin genuen azterketa: auzoa, barrutia, hiria.

Instalazioen sarea hiriaren garapenaren arabera berrorekatu beharra zegoen.

Egindako proiektua
Logroño Deporte erakundeko arlo teknikoak identifikatutako mantentze eta erreforma beharrak aztertu genituen, eta kirol arloaren azterketa geografikoa egin genuen, baita jarduera eskariarena ere.

Azterketa horretatik abiatuta, garatu beharreko esku hartzeak baloratu eta lehenesteko eredu bat ezarri genuen, eta horren arabera diseinatu genuen hainbat fasetako jardute plan bat.

Espazio publikoko kirol praktiken azterketa ere sartu genuen, noski.

Emaitza
Azken emaitza gisa, egoera txosten bat lortu genuen, hiriko biztanleen artean kirol espazio eta jardueretara iristeko orduan zeuden desberdintasunak erakusten zituena.

Azterketa horretatik abiatuta, eta kalitatezko kirol eskaintza publiko baterako sarbidea orekatzeko asmoz, hurrengo urteetan hartu beharreko neurriak ezarri ziren, zenbait kirol irizpide eta irizpide sozial nahiz teknikoren arabera lehenetsita.

Halaber, instalazio berriek hiri orekan izan zezaketen eraginaren estimazioa egin zen.