Murua

Kirolaren transbertsalitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategietan

Abiapuntua
Jardueraren konplexutasuna eta transbertsalitatea direla eta, “kirol arlo” klasikoen eskumenetatik kanpo ezartzen diren politika eta ekintza ugarik dute eragina kirolean.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak kirolaren konplexutasun hori ulertzen du. Bizkaian kirola bultzatzeko eta lurraldeko bizi kalitatea hobetzeko funtsezko tresna bihurtzeko ahaleginean, ikuspegi transbertsala behar duten konponbide integralei heltzen saiatzen da.

Egindako lana
Ikuspegi transbertsal horri heltzeko lehen urrats gisa, kirol esparru jakin bateko arazo zehatz bati heldu zitzaion: kirol federazioek Foru Aldundiko beste arlo batzuekin eta beste administrazio batzuekin dituzten harremanei.

Bizkaiko kirol federazioek gainerako arloekin dituzten harreman transbertsalen azterketa egin zen, federatutako jarduera guztia behar bezala garatzeko eta beste arlo batzuekiko sinergiak eta lankidetza aukerak aztertzeko. Azterketa hori egiteko, 23 elkarrizketa erdiegituratu egin genituen federazioetako arduradunekin, eta, horrez gain, Aldundiko gainerako arloetako araudiak eta planak aztertu genituen.

Azterketaren emaitzak hiru bloke handitan bildu genituen:

  • Kirol federazioen harremanak Aldundiko beste arlo batzuekin.
  • Harremanak beste administrazio batzuekin.
  • Balorazioak eta federazioek planteatutako hobekuntza proposamenak.

Emaitza
Prozesuaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak Bizkaiko kirol federazioek Aldundiko gainerako arloekin eta beste administrazio batzuekin dituzten harreman transbertsalei buruzko ezagutza sakona du. Horrek lagunduko dio jarduera federatu guztia behar bezala garatzen eta beste arlo batzuekiko sinergiak eta lankidetzarako aukerak aztertzen.