Murua

Gipuzkoako kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen SPORTEK HUB

Abiapuntua
2019an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoa enpresak eta Eibar zein Donostiako udalek Gipuzkoko kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen HUB bat sustatzea erabaki zuten. HUB horren helburua izango zen berrikuntzaren kultura sustatzea, ekintzailetza babestea eta kirolaren esparruan enpresa berriak eta proiektu teknologikoak sortzea.

Azterketa eta diseinua
BIC Gipuzkoa-k  HUB horren helburuak, jardute lerroak eta funtzionamendua diseinatzen eta hurrengo urteetarako ekintza plana ezartzen laguntzeko kontratatu gintuen.

HUBa abian jartzeko planak funtsezko gaiak planteatzen zituen:

  • Kirolari aplikatutako HUB kontzeptua.
  • Gipuzkoako lurralderako aukerak.
  • Gipuzkoako kirol berrikuntzarako HUBaren helburuak.
  • Nazioarteko kirol HUBen Benchmarking azterketa.
  • Inplikatutako eragileen sarearen identifikazioa.
  • Jomuga diren merkatu bertikalen aukeraketa.
  • Lerro estrategikoen eta jardueren definizioa.
  • Lehen urteetarako aurrekontu baten lanketa.

Emaitza
SPORTEK HUB errealitatea da Gipuzkoan. BIC Gipuzkoa funtsezko eragilea da lurraldeko berrikuntzan, eta hari esker, lurraldeak dinamizatzaile berri bat du eta teknologia, berrikuntza eta ekintzailetza sortzaile berri bat, kirol sektoreko jokalari guztiak lotzen dituena.