Murua

Kirol industrietako nazioarteko klusterren benchmarking azterketa

Abiapuntua

Kirol arloko hainbat eragile ekonomikok Euskadiko kirol enpresen kluster bat sortzeko interesa adierazi zioten Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari. Horri buruz erabakitzeko eta klusterra sortzeko modu egokiena zehazteko asmoz, antzeko kluster, hub eta bestelako erakundeen benchmarking azterketa bat egiteko eskatu ziguten.

Horretarako, Qantara Sports nazioarteko aholkularitza enpresako lagunekin lan egin genuen. Enpresa horrek bulegoak dauzka Saudi Arabian, Suitzan, Espainian eta Portugalen, eta esperientzia zabala du kirol industrien berrikuntza eta garapen proiektuetan. Zume ona saski on baterako.

 Azterketa eta ondorioak
Azterketak oso operatiboa izan behar zuen. Informazio erabilgarria eman behar zien proiektuan sartuta zeuden beste lantalde batzuei: Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko bideragarritasun eta garapen ekonomikoko taldeari eta Juanjo Álvarezek eta Globernanceko taldearen zati batek zuzendutako Gobernantza taldeari.

Horretarako, hainbat bloke eta ataletan egituratu genuen azterketa. Hona hemen azpimarragarrienak:

  • Abian diren ekimenak: horien mapaketa, ezaugarri nagusiak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak.
  • Horien egituren azterketa, finantzazio ereduena, asoziazio motena eta elkartutako enpresa edo erakundeena.
  • Ondorioak, non planteatuta zeuden klusterren eskumenak eta jarduera eremuetako joerak.

Emaitza
Azken emaitza munduko hainbat eskualdetan eragileek (nagusiki enpresak) kirola sektore ekonomiko gisa garatzeko darabiltzaten egitura asoziatibo desberdinen azterketa oso eta zehatz bat izan da. Azterketa hori baliagarria izango zaio Eusko Jaurlaritzari, baliabide publikoekin horrelako kluster bat babesteko erabakia hartzeko orduan eta erabili beharreko eredua zehazteko garaian.