Murua

Bilborako Kirol Estrategia eta Bilbao Kirolak erakundearen Plan Estrategikoa 2021-2024 aldirako

Abiapuntua

2016. eta 2017. urteetan, Bilboko Udaleko Kirol Sailak bi plangintza prozesu jarri zituen martxan: batetik, hirirako Kirol Estrategia diseinatu zuen, eta, bestetik, udalaren kirol instalazio eta zerbitzuen kudeaketaz arduratzen den Bilbao Kirolak sozietatearen Plan Estrategikoa. Lau urte geroago, laguntza eskatu ziguten lehendik ere landu genuen estrategia hori berrikusteko eta Bilbao Kirolak sozietatearen Plan Estrategikoa egokitzeko, biak harmonizatze aldera.

Azterketa eta ondorioak
Azterketak funtsezko hiru bloke barne hartzen zituen:

  • Bilboko esparru estrategikoaren azterketa: zer etorkizun estrategia dauka hiriak?
  • Bilboko kirol praktikaren eta kirol ekosistemaren azterketa.
  • 2017-2020 aldirako Bilborako ezarritako kirol estrategien betetze mailaren ebaluazioa.

Estrategiak eta proiektuak
Zeharkako lankidetza prozesu bat diseinatu genuen estrategiak diseinatzeko, eta udal arloek eta eragile ekonomiko eta sozialek beren proposamenekin parte hartu zuten. Hiriak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak ziren lan esparrua.

Proposamen horiek lau ildo estrategiko nagusi osatu zituzten, bakoitza gai jakin bati buruzkoa eta eremu zehatzagoetan helburu estrategiko espezifikoagoetan zehazten direnak:

  • BK Komunitatea
  • BK Gizartea
  • BK Jasangarria
  • BK Berritzailea

Emaitzak
Lan horren bidez, Bilboko Udaleko Kirol Sailak eta Bilbao Kirolak sozietateak tresna partekatua dute hiriko kirol arloko etorkizuneko erronkei heltzeko. Hiriaren ikuspegi integrala dute, baita etorkizuneko erronkei aurre egiteko ekintza propioen agenda bat ere.