Murua

Almeriako ‘Municipios Activos’ gidaliburua

Abiapuntua
Almeriako Diputazio Probintzialak beste urrats bat eman nahi zuen, eta ingurune naturalek kirolariei eskaintzen dizkieten aukera mugagabeei gehitu nahi zizkien 103 udalerrietako kale, parke eta instalazioek eskain ditzaketenak eta eskaini behar dituztenak.

Helburu hori betetzeko asmoz, Municipios Activos izeneko gidaliburua prestatzeko eskatu ziguten. Gidaliburu horren “xedea da zure udalerriko urbanismoa erabat aldatzea, lurralde aktiboa eta osasungarria izan dadin”.

Azterketa eta gidaliburuaren lanketa
Dokumentua prestatzeko, hirigintza aktiboko beste eskuliburu batzuen eta gaiari buruzko ikerketa akademikoen azterketa bibliografiko zabala egin genuen.

Bestalde, Almeriako hirietako eta landa eremuetako errealitate desberdinetara moldatu behar genituen gomendioak. Herrien eredu, tamaina eta forma desberdinak aztertu genituen, baita horien ezaugarri demografiko nagusiak ere.

Azkenik, pertsonak jomugatzat dituen tokiko garapenaren eta hirigintzaren arloan abian ziren ekimen mota guztiak aztertu genituen. Hala, udalerri aktiboak lortzeko orientabideak bateragarriak dira hirietan izan ohi diren beste politika eta estrategia batzuekin, hala nola Hiri Agendarekin, eskolarako bide seguruekin, adinekoentzako hiri lagunkoiekin, 15 minutuen hiriekin edo landa garapen jasangarriko gidalerroekin.

Emaitza
Udalerriak ingurune aktiboagoak eta jasangarriagoak izatea lortu nahi dutenek proposamen eta adibide oso baliagarriak aurkituko dituzte gidaliburu honetan. Bokazio dibulgatzailea eta inspiratzailea duen dokumentu bat da, hirigintza aktiboaren kontzeptua deskribatzen duena eta Almeriako herri eta hirietan proposamenak aplikatzeko ideiak eskaintzen dituena.

Gidaliburua ikusgai dago HEMEN.