Murua

ActivaLab – Baix Llobregateko Kirolaren Plan Estrategikoa

Abiapuntua
ActivaLab proiektuaren abiapuntua galdera bat izan zen: «Nolakoa izan behar du XXI. mendeko kirol ereduak?». Hasieratik izan zuen helburu nagusitzat kirol eredu klasikoetatik haratago joatea eta sorreratik bertatik dinamika berritzaileak eta herritarrek parte hartzeko prozesuak txertatzea. Horretarako, Consell Esportiu del Baix Llobregat organismoan ez ezik, berrikuntza sozial eta digitalerako herritarren laborategi den Citilab talde dinamizatzailean ere sartu behar zuen.

Konplexutasunaren azterketa eta eredu irekia
Baix Llobregat eskualdea Bartzelonan dago, Katalunian. Kataluniako hirugarren eskualde populatuena da, 825.963 biztanlerekin. Eskualdean kontraste handiak daude: batetik, biztanle asko dituzten udalerri metropolitar handiak, eta bestetik, ingurune naturaletan kokatutako udalerri txikiak. Eskualdean nekazaritzari eusten diote, eta Kataluniako bigarren eskualde emankorrena da; industria eta azpiegitura garrantzitsuak ere badaude.

Udalerrien arteko desberdintasun horiek prozesu osoa eta plana bera baldintzatu zituzten. Kirolak lurraldean faktore integratzaile gisa duen aukera aztertu zen, bereziki eskualdeko ibai eta mendietan egin daitekeen aire zabaleko kirolen kasua.

Ikuspegi horretatik abiatuta, gizarte integrazioko plan bat prestatzen saiatu ginen, eskualdean kirol ekosistema ireki bat eratzeko. Horretarako, Planean jasota zegoen eskualdeko ‘lab’ baten egitura izateko beharra, berrikuntzarako herri laborategi bat, elkargune izango zena kirolaren eremua Baix Llobregateko gizarte politiketan eragiteko gai den ardatz eragile bihurtzeko.

Parekidetasunaren esparruan, herritarren, administrazioaren eta eragile ekonomiko nahiz sozialen arteko lankidetza izan da eta izango da ahalmen eraldatzaileko proposamen berritzaileak aurkezteko modua.

Estrategiak eta proiektuak

Estrategiak diseinatzeko, abiapuntutzat hartu genituen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa egituratuko zuten 7 gai, eta horiek lerrokatuak zeuden Garapen Jasangarriko Helburuekin, hau da, Nazio Batuen Erakundeak pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta munduaren oparotasuna bermatzeko planteatutako 17 erronka globalekin..

Eskualdeko kirol sistemako eta berrikuntzako eragileekin batera gauzatutako diseinu proiektu baten bidez, Plana lau ildo estrategiko handitan egituratu da: GIZARTEA, LURRALDEA, KUDEAKETA eta BERRIKUNTZA.

Emaitza
Prozesua amaituta, Consell Esportiu del Baix Llobregat erakundeak eskualdeko kirol politikak bideratzeko Plan bat dauka. Plan argiro kolaboratiboa da, estrategia eta esku hartzeetako asko eskualdeko kirol eragile desberdinek moldatu eta sustatu behar baitituzte.

Prozesuaren parte gisa, abian jarri da Activalab, herritarrek, administrazioek, unibertsitateek, enpresek eta elkarteek elkarrekin lan egiteko ingurune bat, helburutzat duena eskualdean kirol arloko erronkei heltzea. Activalab Plana garatzeko oinarrizko ingurunea izan da, eta behin plangintza prozesua amaituta, rol berri bat bete beharko du: kirolerako berrikuntza irekia dinamizatzeko rola.