Murua

Hiri eta lurraldeetako kirolerako berrikuntza estrategikorako bulegoa

Kirola errazten duten hiriak. Hiriak hobetzen dituen kirola.

ZERBITZU BERRITZAILEAK
HIRI AKTIBOETARAKO

Plangintza

Plan estrategikoak, sektorialak eta ekipamenduetakoak egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, ikuspegi integral batean oinarrituta eta jasangarritasuna helburutzat hartuta.

Gizartearen aktibazioa

Hiriko eta lurraldeko proiektuen inguruan herritarrak eta gizarte eragileak dinamizatzeko prozesuak diseinatu eta gauzatzen ditugu.

Dinamizazioa

Gizartearen aktibazioa eta espazioen dinamizazioa konbinatzen dituzten proiektuak prestatzen ditugu, hiria edo lurraldea modu integralean eta jasangarritasuna helburutzat hartuta aktibatzeko.

Politikak eta gobernantza

Politika publikoak diseinatzeko eta abian jartzeko dinamiken gaineko aholkularitza eta antolakuntza eskaintzen ditugu, bereziki jarduera fisikoa, kirola eta osasuna sustatzen dituzten arloetan.

Prestakuntza eta dibulgazioa

Hiri aktiboekin, garapen jasangarriarekin, tokiko zein eskualdeko garapenarekin, kirol turismoarekin eta abarrekin erlazionatutako gaiei buruzko hitzaldiak, unibertsitate eskolak, master eskolak eta tailerrak ematen ditugu.

Ikerketa

Unibertsitate, ikerketa zentro eta administrazioekin batera lan egiten dugu, hiri eta lurraldeen garapenaren, jarduera fisikoaren eta jasangarritasunaren arteko harremanei buruzko ezagutza baliagarria sortzeko.

Gure balioa

Ikuspegi integrala, dinamikoa eta berritzailea eskaintzen dugu kirolak eta jarduera fisikoak hiri zein lurraldeen hobekuntzarekin duten harremanaren gainean.
Dinamika sozial, ekonomiko eta instituzionaletan jartzen dugu arreta, proposamen berriak planteatzeko kirol arlorako eta tokiko zein eskualdeko garapenerako.

Azken proiektuak

Esperientzia eta ezagutza

Kirola herritarren bizi kalitatearen oinarrizko faktore bat izatea ahalbidetuko duten proiektu berriak diseinatzen laguntzen diegu arlo horietan diharduten pertsonei.

Kirolaren, hiriaren eta lurraldearen arteko harremanen inguruan, diziplina profil desberdinetako hainbat profesional elkartu gara, eta gure helburua kirolaren eta gizartearen arteko loturetan berrikuntzak egin nahi dituzten pertsona, erakunde eta enpresei laguntzea da.
 

Kirolaren inguruko harreman horiei buruz hausnartu eta ikertzen dugu, ezagutza sortzeko, eta ezagutza hori sare sozialen, argitalpenen eta hitzaldien bidez zabaltzen dugu. Garapen horri esker, gure taldean konfiantza duten pertsonen berrikuntza prozesuak errazten ditugu.